Lau bertso saio izanen dira San Fermin Txikin

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 21a, 10:48
Argazkia: Julio Sotok eta Xabier Terrerosek kantatuko dute ostiralean.

Julio Sotok eta Xabier Terrerosek bertso poteo musikatua eginen dute eta Elkartasun bazkarian kantatuko dute Alaia Martinek eta Eneko Lazkozek, besteak beste.

Bertsoak ere izanen du tokia Aldapako Sanfermin jaietan. Ostiralean, Jarautako La Viña tabernatik abiatuko dira Xabier Terreros eta Julio Soto, ingurua bertsoz alaitu asmoz, 19:30ean, Jai Batzordeak antolatuta.

Eta ostiralean ere, baina Duguna Elkartearen ekimenez, Miren Amuriza eta Oihana Bartra bertsolariak ariko dira, Duguna elkartean, 22:00etan. Txartelak 20 euroan jarri dituzte salgai.

Larunbatean, aldiz, Elkartasun bazkaria izanen da Auzogunean, 14:30ean, eta bertan abestuko dute Alaia Martinek eta Eneko Lazkozek. Txartelak 15 euroan daude salgai.

Amaitzeko, larunbatean ere, baina Zaldiko Maldikoren egoitzan, Aimar Karrika eta Odei Barroso bertaratuko dira, musika eta bertsoa uztatzeko. 19:30ean izanen da saioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!