Euskara ikasleen festa eginen dute gaur Zentralen

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 21a, 10:17

Euskara Ikasleen Besta eginen du gaur AEK-k Kafe Zentralen, 19:00etatik aurrera. Manugaitz, Kike Amonarriz, Dj Jo ta Txo, Euskalerria Irratiko elkarrizketak izanen dira.

Ez da festa makala gaur AEK-k Iruñeko Kafe Zentralen antolatutako: Euskara Ikasleen Besta. 19:00etan irekiko dituzte ateak, eta makina bat emankizun egonen da bertaratutakoen gozamenetako.

Askotarikoa da egitaraua: opariak egonen dira eta Kike Amonarrizek monologoa osatuko du. Horrez gain, Euskalerria Irratiko Pello Argiñarena eta Saioa Alkaiza kazetariek zuzeneko elkarrizketak eginen dizkiete euskara ikasleei.

Euskaraz hitz egin nahi duten horiek Mintzodromo Mundiala delakoan izanen dute aukera, aurretik izena emanda, euskaraikasleenbesta@gmail.com emailera idatzita edota 948 210433 telefono zenbakira deituta.

Eta musikak ere tartea izanen du, ezinbestean: oholtzara igoko dira Leihotikan-eko Gorka Armendariz eta Patxi Mercero, Manugaitz, Dj Jotatxo, NX-eko Pedro Carlos eta Itzi eta Proyecto Pezeko Unai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!