'Euskaraz bizi nahi dut' lasterketa eginen dute San Fermin Txikiton

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 21a, 09:12
Argazkia: 'Euskaraz bizi nahi dut' lelopean osatuko dute lasterketa.

Iruñeko Euskalgintzak antolatuta, 10:30ean abiatuko da, San Frantzisko plazatik.

5,5 kilometroko ibilbidea duen lasterketa helduentzat zein haurrentzat sortu dute, "jai giroan" korrika egiteko, "euskaraz bizitzeko norabidean".

Herritarrak motibatu nahi izan dituzte Euskalgintzako eragileek: "Burua deskonektatzeko korrika egitea gustuko duzuenak, kuadrillarekin batera ibilbide polit hau egitera animatzen zaretenak, kross korrikalariak, zuen txikiek ere korrika egin dezaten nahi duzuenak...". Horiei denei luzatu diete gonbitea.

Izen ematea San Frantzisko plazan bertan egin beharko da, 09:00etatik 10:00etara. Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta gazteek 2 euro.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!