Bizikleta martxaren ordua

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 16a, 13:40

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, txirrindula martxa eta Civigraff lehiaketa daude.

Gaur eta bihar, ekonomia eta etxeko lanen inguruko jardunaldiak, Kondestable Civivox aretoan. Sarrera doaneko izanen da.  Gaur, seietan, tailerra eginen dute: "Ekonomia feministaren erremintak gure eguneroko bizitzan", Nieves Salobralen eskutik, Prekarietatea eta Ekonomia Feminista Ardatzeko kidea.

Bihar, larunbatarekin, bizikleta martxa, Gazteluko plaza eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean. izen ematea 010 telefono zenbakian egin behar da. Iristerakoan, hamaiketakoa eskainiko diete txirrindulariei. Horrez gan, ziklotrena, puzgarriak, tailerrak, jolasak eta makina bat elkartek prestaturiko aktibitateak izanen dira.

Mugikortasunaren astearen barruan, etzi, igandearekin, ekintzak. Besteak beste, goizeko hamaiketan, gazteluko plazan, errepide segurtasunaren inguruko zirkuitua izanen da, karts eta trizikloentzako. Sei eta hamalau urte artekoei zuzenduriko ekimena da. Parte hartzea, libre.

Astebete geratzen da Civigraff lehiaketara zirriborroak aurkezteko. Iruñeko sei grafitigile onenak hautatuko dituzte. oinarriak udal webgunean daude.

Urriko asteazken eta larunbatean, kirol ariketak eta martxa nordikoak, hurrenez urren. Helduei zuzendurikoak dira eta bi eta hiru euro terdiko prezioa dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!