Asiron: "Mola oraindik bizirik balitz, ni ez nengoke hemen, baizik bide ertz batean"

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 1a, 13:51
Argazkia: Joseba Asiron Iruñeko alkatea.

Mola eta Sanjurjo lurretik ateratzearen inguruan egindako polemikari buruz mintzatu da Joseba Asiron alkatea Euskalerria Irratian, eta "halako zerbait" espero zutela adierazi du.

Iruñeko alkateari zuzenduriko mezuak idatzi dituzte Iruñeko bi hormatan: "Asiron, ausartu zaitez bizirik daudenekin".

Horren harira mintzatu da alkatea: "Horretaz ez nuke gehiegi esan nahi. Espero genun halako zerbait gertatuko zela. Guk errespetu osoaz tratatu ditugu pertsona hauek eta haien familiak, noski. Bururatzen zaidan gauza bakarra, errespetuaz eta ausardiaz hitz egiten dugun bakoitzean, da Mola oraindik bizirik egonen balitz, eta garai batean izan zuen boterea oraindik mantenduko balu, seguruenik, momentu honetan, ni ez nengoke hemen, baizik eta bide bazter batean".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!