Pamplonesarekin kontratua hurrengo 20 urteetarako berritu du Iruñeak

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 30a, 13:07
Argazkia: 'Pamplonesa', Gayarre antzokian.

Udal bandak ekitaldi ofizialetan joko du eta hogei bat kontzertu emanen ditu urteko. 20,6 milioi euroko balioa du kontratuak.

Pamplonesari esleitu diote kontratua Turrillas konposatzailearen oinordekoek harekin dutelako esklusibotasun kontratua. 1940tik jotzen du Pamplonesak Turrillaren obra, eta jada bandaren osagai bereizgarrietako bat bihurtu da.

Pamplonesa 1919an sortu zen eta ordutik ari da lanean. Egun, 50 musikari dauzka eta horietatik %66k goi mailako musika titulua daukate. Sortu zenean zaleentzako banda bazen ere 1980ko hamarkadatik aurrera profesionalizazioaren bidea hartu zuen.

Kontratu berriari esker, litekeena da hurrengo 20 urteetan musikarien %96 profesionalak izatea. Orain, 50 musikarietatik 49 behin betiko ari dira eta 1 behin behinekoa da. Hilabeteko 40 orduko kontratua dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!