'Kulturak egiten gaitu, kultura egiten dugu", ikastaroa martxan

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 30a, 09:30
Argazkia: Nafarroako Unibertsitatea.

Nafarroako Unibertsitateak euskal kultura eta kultura kudeaketari buruzko ikastaroa eskainiko du irailaren 5etik 7ra eta izen ematea zabalik dago jada.

Lehenengo bi egunetan, 5ean eta 6an, sei adituk hitzaldi bana eskainiko dute. 7an, aldiz, Uharko arte garaikide zentrora joanen dira bisitan.

Irailak 5, astelehena

17:00etan. Ibai Iztueta. “Cultura vasca vs Euskal kultura ?!”.

18.15ean. EMUN Aholkulariak. “Kultura-kudeaketa: epe luzeko ikuspegia eta epe motzeko emaitzak”.

19.15ean. Jon Abril. “Kultura-kudeaketa udal eta herrietan: hurbiltasunetik gauzak bertze modu batera egiteko aukera”.

Irailak 6, asteartea

17:00etan. Hedoi Etxarte. “Zer kultura Iruñerrian?”.

18.15ean. Aitzol Batiz. “Gogoeta ez oso zentzudun batzuk kulturak 'gizarte aurreratu'etan duen balioari eta erabilgarritasunari buruz”.

19.15ean. Irene Basilio. “Ikuslea izatearen artea”.

Irailak 7, asteazkena

16:00etatik 20:00etara. Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa: zentroaren kultura-kudeaketari buruzko saioa eta bisita gidatua.

Unibertsitatearen webgunean eskuratu daiteke informazio gehiago.12 orduko iraupena dauka ikastaroak eta 0,5 ECTS kreditu ere eskainiko ditu. Matrikula 15 euroan egin daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!