Dendei eta tabernei babesa agertu die Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 30a, 08:39

Iruñeko Udalak adierazpen bat kaleratu du tabernek eta dendek "bereziki krisi garaian, lana sortzeko ahalegina egin eta hiri eredu orekatua eta harmonikoa" osatzen dutelako.

Sanferminetan salmenta ilegalaren harira hainbat tabernarik eta dendarik egindako salaketaren ostean onartu du Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak tabernak eta dendak sostengatzeko adierazpena. Hala, polemika eten nahi izan du, eta aurrera begira jarri da. Heldu den urteko festetan legez kanpoko salmenta ekiditeko "neurri zehatzak" hartuko ditu.

Neurri horrek, halaber, badu "gisa horretako aktibitateekin lotutako pertsonen esplotazioa ekiditeko puntu bat". Bestalde, "Aranzadiko zinegotziek ostalaritza sektorearen kontra esandakoak" gaitzetsi ditu Lehendakaritza Batzordeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!