Frankismoko giza eskubideen urraketei buruzko 152 txosten ireki ditu Memoriaren bulegoak

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 30a, 10:31
Argazkia: 1936ko kolpe militarrean eraildako eta 2016an lurperatutako hamabi lagunei egindako lore eskaintza.

Errepresioa jasan zuten 92 lagunen lekukotzak bildu ditu eta gai berari lotutako 2.300 dokumentu digitalizatu ditu.

Handia da frankismoak gurean utzitako lorratza. 300 lagun erail eta 1.000 baino gehiago kartzeleratu zituzten Iruñean, Gerra Zibilean, gerraostean eta diktaduran, Iruñeko Udalak azaldu duenez. Arazoaren tamainari neurri hartu asmoz, errepresioa aztertzeko Memoriaren bulegoa ireki zuten iaz, eta, maiatzetik abuztura, frankismo garaiko errepresioarekin lotutako 152 txosten berri zabaldu ditu. Alegia, 152 lekukotza bildu ditu.

Orotara, 141 ordu eta 53 minutu irauten duten grabazioak daude, eta, batez beste, ordu bete eta 54 miutu irauten du bakoitzak. Askotarikoak dira lekukotza horiek: torturak, jazarpen fisikoak, deserria, genero jazarpena, eskubide zibil eta politikoen errepresioa, errepresio linguistikoa eta kulturala...

Digitalizazioa eta kereila

Ez da hori egindako urrats bakarra. Herritarrek bulegora eramandako 2.291 dokumentu digitalizatu egin dituzte.

Orain, Iruñeko epaitegietan frankismo garaiko krimenen kontrako kereila jartzea aztertzen ari da udala, bai eta Iruñean hildako herritar kopuru zehatza argitzeko neurriak hartzea ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!