Zinema plazan

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 26a, 07:30
'Relatos salvajes' pelikulako aktoreak.

Iruñeko Udalaren kultur agendan gaur, besteak beste, Relatos salvajes pelikula, San Frantzisko plazan.

Gaur, ostiralarekin, Gaztediaren Etxean, LYT elkartearen udako tailerren azken saioa eginen dute. Sarrera musu truk da, baina gonbidapena beharrezkoa da. Ordu bete lehenago hasiko dira banatzen.

Gaur San Frantzisko plazan, hamarretatik aurrera, zinema gaua izanen dute, Relatos salvajes pelikularekin. Filma ez da egokia 16 urte baino gutxiagokoentzat.

Bestalde, urriaren bira arte, asteburuero 18 eta 30 urte arteko gazteentzako multiabentura jarduerak antolatuko ditu udalak. Besteak beste, rafting, hidrospeed eta BTT. Izena emateko, 35 euro ordaindu behar.

Informazio gehiago 010 telefonoan edota pamplona.es webgunean.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!