Billabesa abonuarekin ordaintzen dute herritarren %11k

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 26a, 12:34

Mankomunitateak jarri zuen martxan abonu sistema: 67.165 abonu saldu dituzte jada, gehienak gazteei.

30 egunez mugarik gabe bidaiatzea ahalbidetzen duen abonua erabilita igo dira hiriko garraiora erabiltzaileen %11. 2015eko eta 2016ko ekainetik ekainera egindako 38 milioi bidaietatik, 4 milioi hilabeteko txartelari esker egin zituzten.

Abonua, merkeago

26 urte arteko gazteek abonua eska dezakete 24 eurotan, eta 35 bidai eginez gero ateratzen da ohiko sarrera baino merkeago. Gainontzekoek 30 eurotan eskuratzen dute eta 43 bidai egin behar dituzte merkeago ateratzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!