Hondakin elektronikoen %87 birziklatzen du Nafarroak

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 26a, 10:00

Etxeko gailuak dira jasotako gailuen %98, Ingurumen Departamenduaren datuen arabera.

Birziklapenean eta berrerabilpenean fin dabil Nafarroa, Ingurumen eta Tokiko Administrazio Departamentuaren arabera: 2014ko datuak argitaratu berri dituzte, eta positiboak dira. 2.427 hondakin elektroniko tona jaso zituzten, eta horietatik gehiena (%86) birziklatu edo berrerabili egin zuten.

Gainontzeko 241 tonekin ezin izan zuten deus egin, eta zabortegietan utzi zuten. Ingurumen Sailetik ohartarazi dute "oso garrantzitsua" dela hondakin elektronikoak zirkuitu legalera eramatea, "beharrezko teknologiaren bidez" tratatu egiten dira eta, "legez kanpoko zirkuituetan ez bezala".

Plan berria abian

Hondakinen plan berria garatzen ari da exekutiboa egun. Horren barruan, produktuen berrerabilpena sustatzea izanen da xedeetako bat, bai eta konponketa kanpainak garatzea ere.

Zirriborroak, gainera, puntu garbi berriei egiten die erreferentzia eta bilketa sarea bultzatzeari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!