Sanferminak 2016

'Gaixoa Ni',sanferminak despeditzeko

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 14a, 10:24
Gaixoa Ni ekitaldia 00:00etan izanen da. Arg:eitb.eus

Gauerdian izanen da jaien azken ekitaldia. Udaletxeko plazan ehunka herritarrek despedituko dituzte festak. 

Gauerdian amaituko dira 2016ko sanferminak. Beste 365 egun itxoin beharko dute iruindarrek festa handietarako. Heldu den urterate, zain geratu beharko dira. Udaletxeko plazan alkateak eta zinegotziek despedituko dituzte festak eta 'Gaixoa Ni' kantatuko dute. Iruñeko peñek, aurreko urteetan bezala Gazteluko plaza aukeratuko dute festei adio esateko.

Gaixoa Ni ekimenerako eskenatokia muntatzen hasiak dira. Ikusi argazkia:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!