Sanferminak 2016

Miurak, ziztu bizian

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 14a, 09:15
Miura ganadutegiko zezenak aritu dira azken entzierroan. Arg:eitb.eus

Bi minutu eta hogei segundu behar izan dituzte entzierroaren ibilbidea osatzeko. Zazpi lagun artatu dituzten erorikoek eragindako kolpeengatik. Ez dute adarkaturik utzi.

Ziztu bizian atera dira Miura ganadutegiko zezenak entzierroko ibilbidea osatzera. Eta hala iritsi dira zezen plazara ere. Irten baino lehen, ia barruan ziren. Zezen plazan izan da tentsio unea eta horrek zertxobait atzeratu du entzierroa, baina, zezenak plazara iritsi dira minutu eta berrogeitahamazazpi segunduan. Gero, barrura bi minutu eta hogehi segunduan zeuden.

Azkarra, aurreikusi bezala eta garbia izan da 2016ko sanferminetako azken entzierroa.

Arazorik handienak, ibilbidearen amaieran sortu dituzte zezenek. Zezen plazara sartu aurretik elkarrekin estropozu egin dute bi zezenek eta erori egin dira.

Gero, plazara sartzen ari zirela gainerako zezenekin, korrikalari zenbaitekin egin dute topo. Plazako sarreran eroriak zeuden zenbait, eta zezenek ezin izan dituzte ekindin. Zezen marroixka eta beltza korrikalarien artean lurrean geratu dira, atxa ezinik. Arriskua sortu da, estutasun uneak. Bi gazte han zuedelako, lurrean. Horietako bat altxatu, eta zezenak atzean zituela ohartu ere egin gabe, oinez segitu du bidea. Erorita, zezenek euren bidea jarraitu dute. Eta eskerrak. Ematen du gazte horrek zauriak baino ez dituela, adarkadarik jaso gabe.

Tentsio une horiek kenduta, azkar eta garbi diogunez. Lasterketa politak ikusi ditugu ibilbidean, nahiz, oso gutxi izan ziren. Zezenek eramaten zuten abiadurak ez die korrikalariei gehiegi utzi.

Telebistako kate batean entzun ditugu Santo Domingo aldapan korrika aritzen diren zenbait gazte. Diote, gaurko lasterketa itsusia eta zatarra izan dela. Ohi baino jende gehiegi aritu delako batetik, eta horren azkar zihoazen zezenak, ze, ez dira gustura korrika aritu.

Gurutze Gorriak aurreratu dituen datuen arabera, adarkadarik ez du inork jaso. Erorikoengatik eta kolpeengatik zauritutakoak eta erietxera eramandakoak zazpi dira.

Zezen plazan jaso du gazte batek zauririk larriena. Ematen du begi aldean izan dela zauria. Santo Domingon bi korrikalarik behar izan dute atentzio medikoa, udaletxeko plazan beste batek besoan izandako kolpeagatik, Estafetan aurpegian du zauria beste batek, Telefonika inguruan bi pertsonek behar izan dute medikuaren arreta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!