"Putos vascos" dioen margoketa gaitzetsi dute Argia Ikastolako kideek

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 13a, 12:05

Margoketa egin ostean, zentrora sartzen saiatu ziren, larunbat gau partean. 2007an ere izan ziren halako erasoak Fontellasko ikastolan.

Larunbatetik iganderako gauean egin zuen pertsona batek edo talde batek margoketa, Argia ikastolako arduradunen hitzetan. Hesia saltatuta sartu ziren ikastola ingurura. Gero, eraikineko atea irekitzeko ahalegina egin zuten, alarmak jo zuen eta horregatik ezin izan zuten lortu.

"Irmo" gaitzetsi du ikastolak gertatutakoa, eta "kezka handia" duela azpimarratu du. “Nafarroan pertsona batzuek hezkuntza aniztasunarekiko duten errespetu falta” gaitzetsi du, halaber.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!