Sanferminak 2016

Herri sanferminetan, Aztarna eta Saskarrak

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 13a, 10:33

> Baratxurien plazan, Herdoil, Aztarna eta Saskarrak
> San Frantzisko plazan, umeentzako tailerrak.
> San Jose plazan, kalderete lehiaketa.

Jai Herrikoiek ere beteta dute egitaraua: Errekoletak plazan, hamabietan, lau urrats. 21:40an, berriz, Herdoil, Aztarna eta Saskarrak.

Umeek non duten gozatzeko aukera? San Frantzisko plazan. Dindaiak eskaintza zabal dauka arratsaldeko seietan: umeentzako tailerrak prestatuko dituzte. Beranduago, 20:00etan, The Real McKenzies taldea igoko da oholtzara.

Tripa betetzeko aukera non dagoen? Bada, San Jose plazan. Kalderete lehiaketa zein ikasle bazkaria izanen dituzte gaur. Arratsaldean, aldiz, bertsoak. 18:30ean, Oskar Estanga eta Alazne Untxalo bertsolariak ariko dira. Bertso saio musikatua osatuko dute biek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!