Sanferminak 2016

Atun jana gaur Zaldiko Maldikon

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 12a, 12:28

Euskaraz sanferminak ospatzeko aukeraren artean, gaur, Karrikiri elkarteak atun jana antolatu du Zaldiko Maldikon.

130 herritar bilduko dira Zaldiko Maldikon atun-janean. Karrikiri elkarteak 25 urte daramatza ekimena antolatzen. Euskaraz sanferminak pasatzeko aukera eskaintzen du elkarteak, zenbait ekimen prestatu eta antolatzen ditu. Arturo Campionekin eta Zaldiko Maldikorekin elkarlanean aritzen dira Iruñeko festa handietan.

Atuna, Ondarroatik ekartzen dute. Arrain freskoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!