Sanferminak 2016

Iruñeko musika bandako bi kidek zezenketetara ez joatea erabaki dute

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 12a, 11:16

Zezenketetan musika bandak hartzen du parte eta bi musikarik eskatu dute kontzientzia-eragozpena baliatuz, halakoetara ez joatea.

Iruñeko bandako zuzendaritzarekin harremanetan jarri ziren talde horretako bi musikari 2014an: zezenketetan ez zuten parte hartu nahi eta euren kontzientzia-eragozpena azaldu zieten. Negoziazio luzearen ondotik, bi musikari dagoeneko ez dira zezenketetara joaten musika jotzera. Zezenketarik ez dutela onartzen-eta, musika bandarekin halakoetan ez zutela aritu nahi erabaki zuten bi musikarik. Hala, ez dira zezen plazetan izaten.

Carlos Perez Cruz da musikari horietako bat. Iruñeko musika bandan aritzen  da eta kazetaria ere bada. Eldiario.es atari digitalean idatzi zuen duela bi urte erabakiaren berri. Gaztelaniaz, hemen artikulua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!