Sanferminak 2016

Emakumeenganako erasoak salatzeko elkarretaratzea, Gazteluko plazan

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 11a, 10:41
Elkarretaratzea izanen da gaur Gazteluko plazan. Arg:eitb.eus

>Isiltasunarekin eta pankarta batekin eraso sexistak salatuko dituzte peñek zezen plazan eta kalejiran.

>Gazteluko plazan elkarretaratzea izanen da 21:30etan.

Iruñeko Peñen Federazioak hala erabaki du: sanferminetan izan diren eraso sexistak salatzeko pankarta eramanen dute gaur eta isiltasuna izanen da zezenketan. Peñen irteeran gainera, musikariak isilik izanen dira. Gazteluko plazara joanen dira denak eta han elkarretaratzea eginen dute sexu erasoak salatzeko.

Herri Sanferminetako antolatzaileek ere mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute, hala nola, Emakumeen plataformek ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!