Sanferminak 2016

Joseba Irazoki San Jose plazan izanen da gaur

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 11a, 09:57

Herri Sanferminek antolatutako kontzertuen artean Joseba Irazokik kontzertua eskainiko du gaur 21:00etan.

Kontzertua eskainiko du gaur Joseba Irazokik San Jose plazan iluntzean. Atzo Ducan Dhu taldearekin izan zen ikuskizunean parte hartuz eta gitarra joz, eta gaur, Herri Sanferminen barruko egitarauan izanen da.

Joseba Irazoki Agirre (Bera, 1974) abeslari eta musikari nafarra da.Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioan datza bere jardun sailkaezina. Atom Rhumba taldeko kidea da, eta besteak beste, Duncan Dhu, Mikel Erentxun eta Nacho Vegasekin jotzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!