Azkarra, arriskutsua baina garbia Jandillako zezenen entzierroa

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 11a, 09:03
Jandillako zezenak. Arg: eitb.eus

Hiru izan dira erietxera eraman dituzten korrikalariak. Hirurek, erorikoak izan dituzte.

Azkarra eta arriskutsua izan da bosgarren entzierroa. Jandilla ganadutegiko zezenek, batera egin dituzte lehen metroak. Zezenetako bat, kolore marroixkoa zuena aurreratu da eta berak gidatu ditu gainerakoak.  Elkarrekin eta abiadura bizian egin dute Santo Domingotik Estafetarainoko bidea. Bihurgunean, etafetakoan ez dute irrist egin eta ibilbidea oso azkar segitu dute.

Aurrerago sortu dira tentsio uneak. Bi zezenek, beltz batek eta marroixkak erorikoa izan dute Telefonika inguruan. Lurrean gelditu dira altsatu ezinik. Beltzak aurrera egin du berehala baina marroiak laguntza behar izan du bidea segitzeko. Lasterkariek lagundu dute zezena.

Kale kantoian, kalejoiean izan da arrisku puntuetako bat. Zezen beltz batek estropozu egin du bertan lurrean erorita zeuden korrikalariekin eta hantxe gelditu da, lurrean etzanda zenbait lasterkari azpian zituela. Segundu batzuk behar izan ditu bertatik altsa eta plazara sartzeko.

Korrikalariei aukera eman diete lasterketa politak egiteko, baina abiadurak, arrisku handia sortu du. Entzierroko 875 metroak lehen zezenek oso azkar egin  dituzte. Bi minutu eta zazpi segunduan iritsi dira. Halabaina, beste hiru zezenek izanda dituzten erorikoek atzeratu egin dute. Guztira, hiru minutu eta lau segundu behar izan dute guztiak zezen plazara sartzeko.

Osasun arretako lehen datuak ere jaso ditugu. Hiru izan dira erietxera eraman dituzten korrikalariak. Hirurek, erorikoak izan dituzte. Batek, udaletxeko plazan hartu du kolpea eta besteak Telefonika inguruan. Bigarren honek, buruan hartu du min. Hori bai, ez dira larriak izan. Ematen du, ordu honetan behintzat, ez dugu adarkadarik izan denik jakin.

Jandillako ganadutegiko zezenek hamazazpigarren aldiz egin dute entzierroaren ibilbidea. Urteotan, 30 adarkada eragin dituzte eta 96 traumatismo.

Gaur sei terdietan izanen da zezenketa. Diego Urdiales, Alejandro Talavante eta Lopez Simon izanen dira torealatzaileak.

Bihar seigarren entzierroa izanen da Guadalix de la Sierrako Victoriano del Rio Cortes ganadutegiko zezenekin. Arratsaledea, Juan Jose Padilla, El Juli et Lopez Simon izanen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!