'Artisten Auzoa' Alde Zaharretik Arrosadiara lekualdatuko dute

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 31a, 13:03

Ekainaren 8tik 12 arte izanen da. Aurten, udalak lankidetza hitzarmena sinatu du antolatzaileekin.

Artistek eta sorkuntzak hartuko dituzte Arrosadiako kaleak 'Artisten Auzoa'-n. Aurtengoa zortzigarren aldia izanen da; aurreko guztiak Alde Zaharrean izan dira. Baina Arrosadiara mugituta ere, aurreko edizioetako espirituari eutsiko diote: artista guztientzat zabaldutako espazioa izanen da, nahi duen horrek har dezake parte. Hala, "aldaketa erreminta gisa" erabiliko dute artea, "auzoa sortzeko" bai eta "kulturen arteko elkarrizketa sortzeko" ere.

Arrosadian, gainera, bertako dendak, eragileak, liburutegia, gizarte zerbitzuak eta beste ere inplikatuko dituzte.

Iruñeko Udalak honakoak jarriko ditu: oholtzak, karpak, musika ekipoak, aulkiak eta mahaiak eta muralak margotzeko margoa, besteak beste. Materialak ez du 15.000 euroko kostua gaindituko.

Artisten Auzoa dinamikaren webgunean eskuratu daiteke informazio gehiago. Argazki Galeria osatu dugu 'Artisten Auzoa' dinamikaren iazko argazkiekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!