Sanferminetan 'naranjito' izateko azterketa bihar eginen dute

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 27a, 08:38

Iruñeko Udalak haren webgunean argitaratu du azterketa egiteko onartuak izan diren 1.145 lagunen izenak. Horiek guztiek gizarte babeserako laguntzaile izateko aukera dute.

Maiatzaren 28an, NUPko ikasgelategian, 10:00etan izanen dute froga. 11 gela erreserbatu dituzte azterketak egiteko. Test bat erantzun beharko dute, eta galdera bakoitzeko lau erantzun posible izanen dituzte.

Besteak beste, Iruñearekin lotutako gaien inguruan eginen dizkiete galderak, era berean, euskara, ingelesa eta frantsesa jakintza ere neurtuko dute. Aurreko urteetan ere 'naranjito' gisa aritu izanak puntuak emanen ditu.

200 puntu atera daitekez gehienez ere frogan, hala, 100era heltzen ez diren horiek automatikoki kanpo geratuko dira. Orain eginen duten zerrendak bost urteko iraupena izanen du, eta aurrerantzean sanferminetako pertsonala zein udaltzaingoaren laguntzaileak kontratatzeko izanen da baliogarria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!