Espazio kulturala eta azoka soziala izanen ditu autobus geltoki zaharrak

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 27a, 08:22

Gune sozial eta kulturala, azoka soziala, sukaldaritzarako gunea eta ekimen sozialetarako tokia izanen da autobus geltoki zaharra.

Eredu energetiko berriaren bidez efizienteagoa izanen da autobus geltoki zaharra. Hortik abiatuta, udalak aurreikusi duen proiektuak 6,2 milioi euroko inbertsioa du aurreikusia: azoka soziala eta gune kulturala izanen da. Geltoki eta Green Hiri Lab izeneko egitasmoez izendatu dituzte autobus geltoki berriaren eskaintzak: gune sozial eta kulturala izanen du, azoka sozialeko gunea, sukaldaritza txokoa eta ekimen sozialeko bilkura eta feriak antolatzeko gunea ere bai.

Lehiaketa publiko bidez

Autobus geltokiaren kudeaketa nork eginen duen erabakitzeko lehiaketa publikoa zabalduko du udalak. Hiru urterako proiektua da proposatu dutenak eta 6,2 milioi euro inbertituko dira. Iruñeko Udalak hala, 4.919.219 euro jarriko lituzte eta gainerakoa beste entitateetatik iritsiko lizateke: CENER, REAS eta NASUVINSAtik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!