Gaiarre antzokiak udako programazioa, prest

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 25a, 09:00

Euskarazko ikuskizun bat eskainiko du udan antzokiak, 'El florido pensil, neskak'. Zarzuela, komedia eta kabareta izanen dira ikuskizunen artean.

Uda amaiera arte itxoin beharko da euskarazko antzerkia ikusteko Gaiarre antzokian. Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek zuzenduriko El florido pensil, neskak izeneko antzezlana. Ttantaka antzerki taldearen eskutik irailaren 2an izanen da antzezlana ikusteko aukera. Aurretik zarzuela, komedia edota kabareta ikuskizunak hartuko ditu antzokiak: Buena gente, Cabaret Chihuahua, The Incredible Box, La jaula de grillos, La banda, La estupidez, La velocidad del otoño eta La rosa del azafran, besteak beste.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!