Tabernen arteko gutxieneko distantzia finkatu du Iruñeko Ostalaritza Ordenantzak

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 25a, 08:16

Toki kopurua handituko dute, lokalek segurtasun neurriak hobetuz gero, eta janari denden ordutegia ordubete gutxituko dute, 00:00 arte.

Alde Zaharreko Segurtasun eta Eraberritze Plana onartu berri du Iruñeko Tokiko Gobernu Batzordeak. Orain, Nafarroako Boletin Ofizialean argitaratu, eta helegiteak jasotzeko ordua da. Hari so zirriborratu daiteke jada zer nolako traza hartuko duen hemendik bi urtera indarrean sartuko den Ostalaritza Ordenantzak, gerora aldaketak izan baditzake ere.

Berrikuntza multzo bat iragarri dute. Esaterako, tabernen arteko gutxieneko distantzia markatu dute, saturazioa saihesteko; janari beroa saltzen duten lokalek 00:00etan itxi beharko dituzte jabeek, egun baino ordubete beranduago; patioak "salbuespen gisa" irekitzeko aukera ere zabaldu da, beti ere "publikoaren erabilpenerako espazio" sailkapenean aurretik baldin badaude; eta tabernen azalera %25 handitzeko eskainiko du ordenantzak, baldintza jakin batzuk beteta. Bete beharreko arauei dagokienez, musika murritzaile bat ere izan beharko dute ostatu guztiek, manipulatu ezinezkoa, eta udalaren oniritzia duena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!