Mugikortasun Ordenantza berria: bizikleten zaintza, bideko segurtasuna eta udaltzainak bizikletan

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 24a, 12:00

Mugikortasun Ordenantza berritzeko saioa egin zuten atzo Iturramako Civivox aretoan. Txirrindula azpiegitura gehiago sortzea eta bide heziketan lan egitea jorratu zuten, besteak beste.

Iruñea hiri "iraunkorragoa, berdinagoa eta atseginagoa" izatea nahi du udalak, Armando Cuenca zinegotziaren esanetan, eta horretarako egin zuten Mugikortasun Ordenantzaren inguruko saioa, atzo.

Makina bat ideia atera ziren: txirrindula azpiegitura gehiago sortzea, bideko segurtasunean heztea jendea, udaltzainak bizikletan joatea, bizikletak errepidea eta espaloian egotearen inguruko hausnarketa, bizikletak zaintzeko kamerak jartzea...

Zein ote helburua? Hiria gero eta "ibilgarriagoa" izatea, garraio publikoa indartzea eta bizikletak gailentzea, motorra duten ibilgailuen gainetik.

Aurrera begira hiru lan talde sortu dituzte gaiari segida emateko helburuz: bat, espaloiak eta bidegorriak; bi, jokaera seguruak; eta hiru, oinezkoak eta espaloiak. Horietatik jaioko da berritutako ordenantza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!