'Erasorik ez' aldarrikatu dute ehunka lagunek

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 23a, 08:06

Azken asteetan Iruñean eta Barañainen izan diren eraso sexisten aurkako protesta egin dute. Donibaneko 17 eragilek deituta, ehunka lagunek hartu dute parte manifestazioan.

'Aski da. Donibane eraso sexisten aurka' irakur zitekeen manifestazioko pankartan. Oihuak ere egin dituzte parte hartu duten ehunka lagunek. Azken asteetan Donibanen eta Barañainen izan diren eraso sexistak salatzeko protesta izan da. Donibane auzoan ekin, eta Iruñean barna egin dute manifestazioa. "Guztion erantzukizuna da halako eraso matxistak salatzea. Berdintasuna lortzeko denok egin behar dugu lan", azaldu zuen larunbateko protestaren amaieran Koldo Osinaga Donibane auzoko eledunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!