Redingo jauregiarekin zer egin prozesu parte hartzaile baten bidez erabakiko dute

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 20a, 13:04

Herri eragileek, udal teknikariek, tokiko agente ekonomikoek eta antolatu gabeko herritarrek parte hartu ahal dute prozesuan. Izaera "kulturala, hezigarria eta komunitarioa" izanen du kale nagusiko eraikinak.

Parte hartze "askotarikoa" egon dadin nahi du udalak, eta horretarako bost parte hartze espazio prestatu ditu. Bat, herritar guztientzat zabalik dauden guneak; bi, boluntarioek eta teknikariek osatutako talde motorra; hiru, jarraipen taldea, politikariek, teknikariek eta herritarrek sortua; lau, talde aholkularia; eta bost, gaikako batzordeak. Egitasmoari forma ematen eginen dute lan bostek.

Jada bi proposamen daude mahai gainean, herri mugimenduko eragileek eginda. Batetik, 'Batera' "kultura langile, artista, sortzaile, komunikatzaile, hezitzaile eta 20 kolektibo baino gehiagoren bilguneak" mahai gainean jarritakoa: "herritarrek kudeatutako espazio soziokulturala". Bestetik, "espazio komunitarioa" eskatzen dute 2015eko auzo topaketen ostean bildutakoek.

Erabaki bat hartze aldera, maiatzaren 26an bisita gidatua antolatu du udalak, 19:30ean. Irekia da, eta edozein joan daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!