Gaur Amaia Apalauza itzultzailea Zaldiko Maldikon

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 20a, 10:11

Sergei Dovlatoven Maletak zabalduko dituzte “Irakurtzen dibertitzen gara” irakurle taldean, 20:00etan.

Amaia Apalauza Ollo itzultzaile nafarra izanen da gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera Antsoleaga karrikako Zaldiko-Maldiko elkartean. Duela egun gutxi Euskaltzain urgazle izendatua izan den idazleak euskarara ekarri zuen Dovlatoven lana eta Igela argitaletxearekin plazaratu zuen duela urte bete.

Euskalerria Irratian izan zen joan den astelehenean lan honetaz solasean .

 

Maletak

Objektu gutxi batzuez beteriko maleta bat da. Dovlatovek Sobiet Batasunetik AEBetara emigratu zuenean berekin hartu zuen maleta. Emigratzeko asmotan dela, hara non esaten dioten hiru maleta besterik ezin duela eraman. Puskak biltzen hasi, eta ohartzen da hiru maleta ez, bakar bat aski duela bere ondasun guztiak sartzeko. Bere bizitza osoa maleta ezdeus batean bildurik. Eta halaxe abiatzen du kontakizuna, ipuin bat josiz maletan sartu zituen objektu bakoitzaren inguruan. Oroitzapen bat objektu bakoitzeko.
Eta halaxe harilkatzen ditu bere bizitzako zenbait pasarte, banan-banan, atzean utzi duen munduaren garratza, absurdoa eta zentzugabetasuna agerian utziz. Narrazio guztiak bere ohiko estilo arinean daude idatzirik: estilo arina, baina baita zorrotza, fina, gardena, sarkastikoa, garratza, ziztakaria ere. Eta vodkaz, vodka askoz bustirik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!