Mendillorriko Eguna ospatuko dute larunbatean

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 19a, 11:30
Argazkia: Mendillorriko umeak, jolasean, festetan.

Egun osoko egitaraua prestatu dute, tartean artisau azoka, bazkaria eta kontzertuak. 'Lip dub'-a ere grabatuko dute.

Lehenengo argi izpiak atera bezain pronto ekinen diote festari Mendillorrin, hilaren 21ean, larunbatarekin. 09:00etan, dianak egonen dira, ostean, etxeko txikienak izanen dituzte gogoan: puzgarriak, musika, erraldoiak...

Artisautzak ere izanen du tokia, azoka muntatuko dute eta. Gainera, informazio gune bat ere jarriko dute. Eta plater nagusia: 'lip dub'-a. 13:00etan grabatuko dute.

Herri bazkaria ere izanen dute, eta, maiatzeko, fanfarre txarangarekin, poteoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!