Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

"Akats larria" onartu eta zinegotzi lanarekin segituko du Berrok

Euskalerria Irratia 2016-05-17 13:28   Politika  Iruñea

Babesa sentitzen du udal taldearengandik, Aranzadirengandik eta alboan dituen lankideengantik.

"Akatsa izan zen, inorengandik errepika daitekeen hanka sartzea", hala berretsi du Laura Berro, Aranzadi udal taldeko zinegotziak. Dimisorik eman ez eta bere lanarekin aurrera segitzea izan da hartu duen erabakia, dioenez, jakinduriaz hartutakoa. Izan ere, salatu du oposizioa saiatu dela behin eta berriz zalantzan jartzen bere jarduna eta erasoz-eraso aritu zaizkiola. Ez bakarrik beraren aurkako jarrerekin, baita, gizarteratze prozesuetan lan egiten duten entitateen aurka ere.

Babesa sentitzen du udal taldearengandik, Aranzadirengandik eta alboan dituen lankideengantik. Barne eztabaida izan da, bai eta bihar xehetasunak agerraldi batean emanen dituztela iragarri du Berrok.

Gertatutakoa zabaldu ostean, Berroren ahizparik lan kontratua egin zioten Yoar entitatean. Horrek herritarrengan sortu ditzakeen zalantzak ulertzen dituen galdetuta, esan du, uler dezakeela, baina berak ez duela halako erabakirik hartzeko ahalmenik, Yoar elkartearen eskuduntza delako. Gogorarazi du gainera, 14 urte daramatzala ahizpak elkarte horretan lanean.

Une gogorrenak profesional eta pertsonalki

Ondorioak izan ditu Berrok egindako akatsak beregan. Pertsonalki bizi izan duen unerik garratzenak izan direla aitortu du. Baina era berean, babesak ere eskertu ditu. Akatsa izan zela argi du, herritar arruntak erakundeetan sartu izanaren akatsa.

Lanean segitzeko asmoa du, hiria aldatu dadin. Dimititzea izan du buruan uneren batean. Hasieran batez ere. Presio handia izan zen, ustelkeria kasu bat egotzi ziotelako. Baina hausnarketa eginda, pertsonalki, argi ikusi zuen ez zela halakorik izan inondik inora ere.

Horiek gaur, Aranzadiko zinegotzi Laura Berrok kazetariokin izandako elkarrizketa.

Erantzunak

Larrazpil 2016-05-18 09:29 Erantzuna | #1

Hau al da benetako aldaketan sinisten dugunok merezi duguna?

Benetako aldaketa politikoa posible dela sinisten dugunok ez dugu horrelako jokabiderik onartzen.

Besteek gaizki egin zutena / egiten dutena (hamaika adibide ditugu) egiten /errepikatzen bada / baduzue, UPN_PP_PSOE erakundeetara betiko bueltatuko dira.

Zoritxarrez, hau da dugun maila politikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa