LGTBI arretarako zentroa irekiko dute San Gregorio kalean

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 4a, 13:43
Argazkia: LGTBI kolektiboetako ordezkariak, parlamentuan, artxiboko argazki batean. / parlamentodenavarra.es

Informazio, aholkularitza, sentsibilizazio, formazio eta baliabideen zentroa izanen da.

Kudeaketari dagokionez, LGTBI gaiak lantzen dituzten eragileekin kogestioa bultzatuko du Iruñeko Udalak.

Askotariko errekurtsoak eskainiko ditu: Informazio Zerbitzua, Sexu eta Genero Aniztasunerako Arreta Zerbitzua, LGTBI baliabide Zentroa, liburutegi bat, LGTBI dokumentazio zentroa eta Homofobiaren Kontrako Behatokia.

Bi helburu nagusi dauzka zentroak. Lehenik eta behin, LGTBI kolektiboak artikulatzeko gunea izatea; bigarrenik, informazioa eskaini ahal izatea. 

Iruñeko LGTB Plataformaren, LGTBI kolektiboen eta udalaren elkarlanaren emaitza da.

Gobernu Batzordeak maiatzean oniritzia ematen duenean, uztailean hasiko dira lokala egokitzen. Hala, atonduta, San Gregorio kaleko 28. zenbakiko zerbitzua irailerako martxan egotea aurreikusi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!