Hezkuntza eta euskara ardatz izanen duen hitzaldia, gaur

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 4a, 09:42

Gogoa Foroak antolatuta Aitor Etxarte Eskola Kontseiluko lehendakariak eskainiko du hitzaldia Gurutze Plazako institutuan 19:30ean.

Konbentzimendu bat du Aitor Etxartek: Hezkuntza formala dela gizarte moderno batean baliabide nagusia. Interes handiko ikuspegi arras desberdinetatik azter daiteke heziketa. Ez da erraz horietatik bat bakarraren aukera egitea, kontutan izanik gainontzeko ikuspegiekiko dituen lotura hertsiak. Dimentsio baten aldeko aukera egin beste biderik ez da baina gelditzen, ahaztu gabe, inoiz ere, hezkuntza politika eta irakaspen ihardunak helburu bakar batera zuzenduak behar dutela: eskola inklusiboa egikaritzera. Halako zerbait gertatzen da, adibidez, gutxiegi kontutan hartzen den ezaugarri aipagarri batekin: gure komunitatearen hizkuntza propioa den euskararekin. Zein da euskarak derrigorrezko hezkuntzan betetzen duen tokia? Baina, batez ere: zeintzuk dira eztabaidatu eta berregin behar diren alderdiak?

Hezkuntza sistema eta euskara: errealitatea eta erronkak izenburuarekin ariko da hizlari Eskola Kontseiluko lehendakaria gaur 19:30ean. Gogoa Foroak antolatutako mintzaldia izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!