Iruñeko Udalak 550.000 euro inbertituko ditu aurten bederatzi ikastetxetan

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 2a, 20:13
San Frantzisko eskola

Berrikuntza eta egokitze lanak eginen dira Buztintxuri, Cardenal Ilundáin, Doña Mayor, García Galdeano, Mendillorri, Nicasio Landa, San Francisco, San Jorge eta San Juan de la Cadena ikastetxe publikoetan.

Buztintxurin eta Doña Mayorren usoak ez pausatzeko sistemak jarriko dituzte, García Galdeanon teilatua eta komunak konponduko dituzte, Cardenal Ilundainen komunak jarriko dituzte jantokiaren moduluan, Mendillorrin jantokiko komunak berrituko dituzte eta margotze lanak egin, Nicasio Landan margotze lanak, San Frantziskon behe solairuko komunak konponduko dituzte, San Jorge ikastetxean uralitazko sabaia kenduko dute eta San Juan de la Cadenan jantokia handitzeko lanak eginen dituzte.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!