Oinezkoei eta bizikletei moldatutako mugikortasun plana prestatzen ari da Iruñea

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 2a, 13:24
Argazkai: Iruñeko Udalaren bizikletak alokatzeko zerbitzua.

Bizikletak errepideetatik joateko bideak, egokitutako semaforoak eta soilik autobusentzako erreiak dira III. Mugikortasun Planaren proposamenetako batzuk.

Autoek hegemonia gal dezaten hori da xedeetako bat, oinezkoak erdigunean jartzearekin batera. "Lehentasuna" izanen dute oinezkoek. Hori xede, makina bat neurri iragarri dituzte: Bizikletak errepideetatik joateko bideak, egokitutako semaforoak eta soilik autobusentzako erreiak, esaterako.

Bide horretatik, obrak iragarri dituzte "bizikletak espaloitik atera eta errepideetara pasa daitezen". Autoek bizikleten abiadura errespetatu beharko dute, eta bi errei daudenean baino ezinen dituzte aurreratu.

Hala, espaloitik 14 urtetik beherakoak eta haurrekin doazenak baino ezinen dira pasatu.

Hiru sail ari dira irailerako prest egonen den plana prestatzen: Etxebizitza eta Bizigarritasunekoa, Hiri Ekologia eta Mugikortasunekoa eta Bizikidetza eta Gizarte Segurtasunekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!