Dani Saralegi izanen da Iruñeko EH Bilduko koordinatzailea

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 2a, 12:04
Argazkia: Politikariak haren Twitter kontuan duen argazkia.

Iruñeko Udalean taldeak egiten duena koordinatzeko ardura izanen du, hilabete honetatik aurrera.

Besteak beste, udal taldeak herri eragileekin dituen hartu emanak, EH Bildu Iruñearen zuzendaritza eta arlo sozialetik zein politikotik egindako proposamenak gainbegiratzea izanen ditu eginkizuntzat.

Iruñean aritu da EH Bilduko barne koordinazioan, eta orain ere postu horri eutsiko dio, Iban Maiarekin elkarlanean.

"Orain artean, gizarte arloan eta herri mugimenduetan, auzokideekin eta kultur arloan egin du lan", EH Bilduk jakinarazi duenez.

d.saralegi@pamplona.es.

Herritarren eskura jarri dute haren posta elektroniko helbidea: d.saralegi@pamplona.es. Bestalde, Twitterren @dslegi erabiltzailea da.

d.saralegi@pamplona.es
d.saralegi@pamplona.es.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!