Etxabakoizko igogailuen inguruko berrurbanizazioari ekin diote gaur

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 2a, 08:02
Argazkia: Etxabakoitz, goitik ikusita.

Concepcion Benitez kalean, mugikortasuna handitu eta sarbideak hobetu nahi ditu Iruñeko Udalak. 

Hiru asteren buruan bukatuko dituzte lanak. "Hiri espazioaren kalitatea hobetzea eta oinezkoen joan etorri hobetzea" dira helburua.

Hiriko bederatzigarren igogailuko obrak bukatuko dituzte laster [Etxabakoizko bigarrena], eta udalbatzak  hainbat hobekuntza aurreikusi ditu eremu horretan: espaloiak zabaltzea, eta ezponda ipintzea. Gainera, ingurura egokitutako landareria landatzea ere aurreikusi dute.

Obrek 40.100 euroko balioa izanen dute.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!