Prekarietatea salatzeko ekintza egin du LABek Nafarroako Enpresarien Konfederazioan

Euskalerria Irratia 2016ko api. 28a, 11:04
Argazkia: LAB sindikatuak gaur goizean Nafarroako Enpresarien Konfederazioan egindako ekintza.

Prekarietateak hiltzen gaitu, Patronala errudun lelodun pankarta bota dute Nafarroako Enpresarien Konfederazioko eraikinera igotako bi lagunek.

Bitartean, behean, kalean, elkarretaratzea egin dute makina bat pertsonek, Prekarietateak gaixotu eta hil egiten gaitu pankartari eutsiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!