Irudi berrituarekin atera da kultur busa errepidera

Euskalerria Irratia 2016ko api. 27a, 13:04
Argazkia: Kultur busaren irudi berritua.

Baluartera, Gaiarrera, Barañaingo Auditoriora eta Uharteko Arte Garaikideko Zentrora joaten da billabesaren 4. zenbakia.

Autobusaren ibilaldian, aktoreak, musikariak, pailazoak eta beste igoko dira zenbat geldialditan, kultura emankizunak iragartzeko.

Apirilaren 30ean autobusaren festa eginen dute Sarasate pasealekuan. Besteak beste, haurrentzako tailerrak, arte emanaldiak eta jolasak izanen dira.

2015ean jaio zen proiektua artea eta kulturarekiko jakin mina pizteko, hiritarren eta gune kulturalen arteko harremana sustatzeko eta Iruñerrian barne mugikortasun kolektibo eta jasangarria indartzeko xedez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!