Bideogile iruindar baten Mikel Laboari buruzko lana saritua

Euskalerria Irratia 2016ko api. 26a, 19:04

Aitor Lanas bideogile iruindarrak, Ekaitz Goikoetxeak eta Garazi Zabaletak Beasaingo “Bertsomovieda” lehiaketan bi sari eskuratu dute “Kantuz egin dugu zutaz oroitzean” lanarekin. 

 

“Kantuz egin dugu zutaz oroitzean” Aitor Lanas, Ekaitz Goikoetxea eta Garazi Zabaletaren lana da. Maider Ansa abeslari nafarraren ahotsean Ekaitz Goikoetxeak eginiko bertsoak jarri dituzte Mikel Laboari omen eginez. Lan hau Besaingo Arrano Kultur Elkarteak antolatzen duen “Bertsomovieda” lehiaketaren bosgarren ediziora aurkeztu eta bi sari irabazi dituzte: aipamen berezia eta bertso onenei emaniko saria.

Sari banaketa datorren ostiralean, hilaren 29an, Beasaingo Igartza Jauregian eginen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!