Ikea saltokia irekitzeko aukera babestu du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko api. 15a, 08:07

250 enplegu zuzen, 100 zeharka eta 500 eraikina egiteko sortuko liratekeela nabarmendu du Manu Aierdi ekonomia presidenteordeak.

Programaren gaineko akordioaren barruan eta "proiektu berezi" atalaren baitan kokatu du Manu Aierdi ekonomia kontseilariak Ikea saltokia eraikitzeko aukera. "250 lanpostu zuzen sortuko ditu, 100 zeharka eta eraikina egiteko 500 lanpostu izanen dira", azaldu du kontseilariak. Proiektua babestu egin du Gobernuak.

Cordobilako orube batean ireki lezake Ikeak denda. Gobernua babesten duten gainerako alderdiak mesfidati dira egitasmoarekin: "Nafarroako saltoki txikiei eragin ezkorra eragin diezaieke", diote. Ohartarazi dute Ikeak ez dituela zergak Nafarroan ordainduko: "Errenta aitorpena Ikeak egoitza duen tokian eginen du".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!