Iruñeko alkate eta zinegotziak zenbait ekitalditara galaz jantzita joatea aztertuko dute

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 18a, 14:11
Aranzadiko Armando Cuencaren janzkerak sortu du eztabaida. laicismo.org

Prozesio zein ekitaldietan zer nolako janzkera eramanen duten zehazten duen protokoloa prestatu dute, eta heldu den asteaz aztertuko dute. Onartuz gero, aste santu aurretik jar daiteke martxan.

Udaleko lan-talde tekniko batek egindako Protokolo, Zeremonia, Ohore eta Hiriaren ospakizun berezietarako Araudiak zehaztu du Iruñeko alkatea eta zinegotzien janzkera zenbait ekitalditarako.

Hala, dokumentuaren arabera, galaz jantzita joan beharko dute "ekitaldi solemne" eta prozesioetan. Horixe da heldu den astelehenean batzordean eztabaidatuko duten gaietako bat.

Eztabaidaren ostean, behin betiko testua martxoko lehen osoko bilkuran onestea aurreikusi dute. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!