Protesta Iberdrolaren egoitzan energiaren prezioaren gehiegikeria salatzeko

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 10a, 08:23
Martes al Sol kolektiboaren protesta atzo Iberdrolaren egoitzaren parean. Arg: ahotsa.info

Martes al Sol kolektiboak eredu energetiko berri baten alde eta enpresa elektrikoek ezartzen dituzten gehiegizko prezioen aurka egin du salaketa.

"Etxebizitza guztietan energia elektrikoa ziurtatua behar den honetan, enpresa elektriko handiek gehiegikeriak egiten dituzte", salatu du Martes al Sol kolektiboak. Energiaren prezio "bidegabea" salatu eta "beste eredu baten" aldeko jarrera hartu dute protestan, bart. Iberdrolaren egoitzaren parean egin dute elkarretaratzea. Nafarroako Gobernuari ere egin diote eskaera: "Energiaren fakturak ordaindu ezin dutenak lagun ditzaten nahi dugu, baina, erantzukizuna Iberdrolarena da, milioiak irabazten dituen bitartean jende asko pobrezia energetikoan uzten duelako".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!