Azpiegiturak hobetzeko udal jantokia lekualdatzea aztertzen ari da udala

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 8a, 12:54
Argazkia: udal jantokia. / pamploma.es

Nabarrerian dago egungo zentroa, eta familia unitaterik eta diru sarrerarik ez duen jendea jasotzen du, gehien bat. Kokapen berri bat nahi du udalak zerbitzua hobetu ahal izateko.

Bost urte eta erdiko bidea egin eta gero, "egonkortuta" dago jada udal jantokia, eta, horregatik, etapa berri bati ekiteko ordua izan daiteke, udalaren aburuz. Asmoa, jantokia lekualdatzeaz gain, kaleko zentro bat eraikitzea da.

Iaz, 226 lagunek erabili zuten udal jantokia. Horietatik %73 gizonak dira eta %27 emakumeak. Adinari dagokionez, 74 urteko pertsona bat bada erabiltzaileen artean, eta %15 umeak dira.

Behar larrian daudenentzat

Diru sarrerarik ez dutenei begirako zerbitzua da, hori dela eta, oso merkea da zerbitzua. 0,50 xentimotan dago otordu bakoitza, eta gosaria doan da-

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!