Auto bat, motoa, aurreztutako 13.843 euro eta 2.593 euro pentsio planean ditu Asironek

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 8a, 10:45
Joseba Asironek bere ondareen berri eman du. Iruñeko Udaleko webgunean dago dena ikusgai, baita zinegotziena ere.

Iruñeko Udaleko webgunean ikusgai jarri du informazio hori alkateak.

Zein ondareren jabe den argitara eman du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Ostiralean jarri zuen ikusgai pamplona.es webgunean. Asironekin batera gainerako udaleko zinegotziek ere eman dute euren jabegoen berri. Hala, alkateak 13-843,19 euro du ohiko kontu korronteetan, 2.593,83 euro pentsio plan batean, auto bat, moto bat eta 121.748,65 eurotan baloratutako etxebizitza ditu. Horrez gain, 215.650,71 euroko mailegua du zorretan.

San Fermin ikastolako irakasle da, uneotan eszedentzian dago, eta Zeroa Multimediarekin zein Txalaparta Argitaletxearekin bestelako ekimenak egiten dituela ere jasoa du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!