Ikararik gabe puska eskean

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 8a, 08:15
Argazkia: Alde Zaharreko inauterietako uneetako bat. / @Festadirecto

Beldurra gaia izan dute ardatz Alde Zaharreko inauterietan. Aurten puska biltzea berreskuratu dute. Ortzadar eta Muthiko Alaiak-en laguntzaz, kalejira egin dute Alde Zaharreko kaleetatik.

Ostiralean ekin zieten inauteriei Iruñeko bihotzean, Alde Zaharrean, eta igandera arte izan dute zer gozatua. Larunbatean, esaterako, kalejira egin zuten umeek, eta, musikarekin batera, Nabarreria, Mañueta, Merkatua, Santo Domingo, udaletxe plaza, San Saturnino, Jarauta, Eslava eta San Frantzisko plaza igaro dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!