Iruñeko Udala 11 banku entitaterekin bildu da etxe kaleratzeak sahiesteko

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 5a, 12:28
Argazkia: Etxe kaleratzeen kontra Txantrean egindako mobilizazioa.

Lehenengo etxebizitza kentzeko prozedurak eten daitezen da udalaren asmoa. Era berean, larrialdi egoeretarako bizitoki sozialen arazoa izan dute mintzagai.

La Caixa, Ibercaja, Bankia, Caja Rural de Navarra, Laboral Kutxa, Kutxabank, Grupo BBVA, Banco Sabadell, Banco Popular, Banco de Santander eta Caja España entitateekin bilera egin dute Iruñeko alkate Joseba Asironek, Etxebizitza zinegotzi Joxe Abaurreak eta Ekinbide Sozialeko zinegotzi Edurne Egino.

Lehen etxebizitzak ken ez ditzaten protokoloa sortzearen inguruan egin dute solas udalak eta bankuek. Oroitzekoa da 2012tik Hipoteka Negoziatzeko Bulegoan bitartekari lana egiten duela udalak.

Bestalde, udalak esan du 300 lagun edota familia daudela etxe bat lortzeko beharrean eta, beraz, etxebizitza hutsak erabiltzeko akordio bat behar dela esan die bankuei. Bide horretatik, udalak berak 25 bizileku atondu ditu Buztintxurin, Arrotxapean eta Sanduzelain. Horrez gain, zortzi etxe gehiago ere prestatzen ari da, Arrotxapean bertan.

Iruñea Etxe Kaleratzerik Gabeko Gunea izendapenaren karietara egin dute bilera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!