Iruñea Mari Trapuren zain

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 5a, 08:30
Mari Trapu Alde Zaharreko Navarreria plazan. Arg: eitb.eus

Inauteriak izanen dira asteburuan Iruñeko zenbait auzotan. Alde Zaharrean, Mari Trapuren iritsieraren zain dira. 19:00etan iritsiko da eta horrekin batera pregoia, Navarreria iturrian.

Iruñeko Alde Zaharra inauterietan murgilduko da gaurtik hasi eta lau egunez. Mari Trapu izanen da jai horien iragarle. Alde Zaharrean inaute hotsa entzuteaz gainera, Iruñeko auzo zenbaitetan ere asteburuan ospatuko dute mozorroen festa. 

Alde Zaharrean ospakizunak gaur hasiko dira, 17:30ean. Ordu horretan, txistorra-jana eta txokolate-jana eginen dute Katakraken. Eguneko ekitaldi nagusia baina, Mari Trapuren iritsierarekin etorriko da. 19:00etan eginen diote harrera Navarreriako iturrian eta pregoia ere izanen da. Ondoren kalejira bat abiatuko da Iruñea Taldea eta Muthiko Alaiak fanfarreek desfilatuko dute.

Larunbata beldurraren eguna izanen da. Izan ere, 16:30ean, festa beldurgarri bat ospatuko dute La Unica peñan, eta 18:00etan mozorro beldurgarriak protagonista izanen dituen kalejira bat eginen dute.

Igandean, herri bazkaria eginen dute Aizpiltzen (Jarauta), 14:30ean, eta, astelehenean, Mari Trapu errez agur esanen diete inauteriei. 19:00etan izanen da hori.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!