Indar Gorriko hemezortzi kideak libre gelditu dira, epailearen aurrean deklaratu ostean

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 3a, 20:04
Arg: eitb.eus

"Talde kriminaleko kide" izatea egozten die epaileak.

Herenegun atxilotutako Indar Gorriko hemezortzi lagunak aske utzi ditu Fermin Otamendi epaileak.  Auzitegiak zabaldu duenez, "talde kriminaleko kide" izatea egotzi die, ustez, "borroketan parte hartzeagatik". Instrukzio epailearen arabera, beste talde batzuetako zaleei eraso egiteko baliatzen ziren Indar Gorri Osasunako zale taldeaz. Auzipetuetako hamabik hilean behin sinatzera joan beharko dute auzitegira eta beste seirek, gaur arratsaldean deklarazioa egin dutenek, hilean bitan Joan beharko dute haiek taldeko “buruzagiak” direlako epailearen azlepenen arabera.

Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren egoitzetan bi egun igaro ostean Nafarroako Auzitegi Nagusira eraman dituzte gaur. Talde kriminaleko partaide izatea eta lesio delituetan parte hartzea egozten diete atxilotuei.

Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Osasunak Indar Gorri finantzatu duen edo ez aztertzen ari dira. Auzitegiak gaurko oharrean berriz azpimarratu du operazioa ez dela Indar Gorriren aurkakoa. Bertako kide konkretu batzuen kontrakoa dela dio, eta haiek "beraien indarkeriazko jardueretarako" Indar Gorriz "aprobetxatu" direla gaineratu du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!